Iruñeko Udalaren Turismo-ataria

Días que faltan para San Fermín

Sanferminak
Uztailak 6 - 14

Gero eta gutxiago falta da

  1. Hasi
  2. Entzierroa
  3. Gomendioak

Entzierroan korrika egiteko zenbait aholku

Erabiltzaileen balorazioa:

Baloratu

Sarrera. Lasterka egiteko, 7:30ak baino lehen Udaletxe plazan diren ateetatik sartzea komeni da, eta bertan gelditu udaltzainek Udaletxe plazan eta Santo Domingo aldapan egiten dituzten hesiak ireki arte. Ondoren, joan zaitezte lasterka egiteko aukeratutako lekura. Ordutik aurrera sarrerak ixten dira eta debekaturik dago ibilbidean sartzea.

Tarterik arriskutsuenak. Kailejoia-zezen plaza (tarte horretan izan dira adarkadaz hildako hamalauetatik zortzi) eta Santo Domingo aldapako azken tartea (hiru hildako).

Arropa. Arropa eta oinetako erosoak erabili, eta ez eraman inolako paketerik.

Galdetu korrikalari adituei. Entzioerroa oso arriskutsua da, eta masifikazioak are arriskutsuagoa egiten du. Hainbat urtez praktikatu ondoren bakarrik ikasten da lasterka.

Sartu eta atera. Sartzen jakitea bezain garrantzitsua da ateratzen jakitea. Bi teknika daude: pixkanaka sartzea, besteak ateratzen diren bitartean, edo berotu gabe zuzenean sartzea.

Kontuz erorikoekin. Erraza da estropozo egin eta erortzea. Izan ere, zauritu gehienak kolpeen ondorioz izaten dira. Aldi berean aurrera, atzera eta lurrera begiratu beharra dago. Zezen-saldoaren artean sartu ondoren, seguruena zezenen ondo-ondoan joatea izanen da; horrela ez baituzu estropezurik eginen aurreko lasterkariekin. Eroriz gero, onena kikildu eta mugitu gabe geratzea da.

Zezenak eta joaldunak. Erraz bereizten dira. Joaldunak handi eta hezurtsuagoak dira, zaharragoak, adarpuntak motzagoak dituzte, eta zintzarriak eraman dituzte.

Kontuz ibili bakarrik joaten diren zezenekin. Horiek entzierroa dute lehendabiziko esperientzia jende eta zaratarekin. Arriskutsuena bakarrik doan zezena da, hala saldoari aurreratu eta erasotzen duena nola atzean gelditzen dena.

Unaiak eta kapadunak. Unaiak zezen-saldoaren atzetik joaten dira, makilekin, eta taldea elkar joan dadin saiatzen dira; gainera, animaliak molestatu, ukitu edo dei egiten dienei kargu hartzen diete. Kapadunak zezen-plazan zain izaten dira, eta kapoteekin animaliak torilera bideratzen dituzte.

Oinarrizko debekuak.Debekaturik dago zezenen atzetik lasterka egitea, zezenei dei egitea eta mozkorturik korrika egitea. Zezen plazan sartu ondoren, derrigorrezkoa da alde batera jo eta hondarra lehenbailehen libre uztea. 18 urtetik beherakoek ezin dute parte hartu. Bi hesien arteko gunea larri dabiltzan korrikalarientzat eta baimendutako langileentzat bakarrik erreserbaturik dago.

Egizu orri honen gaineko balorazioa?
Nos interesa tu opnión.

Intereseko lekuak

Hautatu aukeretako bat, mapan ikusteko

Mapara joan